Sarrera

Kaixo, Arantza Ituarte Mena naiz, Gizarte Hezkuntzako 2.mailako ikaslea. Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruan informazio ezberdina argitaratzen sahiatu naiz. Nire helburu nagusiena informazio ezberdina ematea eta zuek hausnarketara bultzatzea da. Bitakoraren eskumaldean inkesta bat daukazue, bitakora hobetzeko zer egin beharko nukeen adierazteko. Eskerrik asko zuen arretagatik.

Mostrando entradas con la etiqueta adin txikikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta adin txikikoak. Mostrar todas las entradas

2010-01-17


HILTZEKO MODU ASKO DAUDE


Sabeletik aizto bat sartuz,


ogia kenduz,


gaixotasun bat ez sendatuz,


etxebizitza oker batean sartuz,


buruz beste egitera bultzatuz,


lan esplotazioaz,


gerrara eramanez,


babesa desagertuz,


psikologikoki...




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Hiltzeko moduak

Haitiko lurrikara

Uste dut komenigarraia dela Haitin gertatuko lurrikarak haurrengan izan dituen ondorioak nire bitakoran aipatzea. Biztanleriaren portzentai oso nagusia haurrak dira eta momentu honetan hildakoez gain, umezurtz eta laguntzarik gabe dauden milioika haur daude. Haitin dagoeneko zeukaten egoera oso latsa bazen ere lurrikararekin okerrera egin du. Gainera bertan ez daukate hondamendi horri aurre egiteko baliabiderik.

Horrez gain adierazi nahiko nuke, beste egunean albisteak ikustean lurrikaran Espainako bi pertsona hil zirela aipatu zutela. Bi pertsona horiei Haitin hil diren guztiei baino askoz ere garrantzi handiagoa eman zieten, soilik bertokoak izateagatik. Benetan, liluratuta geratu nintzen.

2010-01-16

Estadistikak Bilbon

2009an Bilbon baztertze arriskuan zeuden 2.400 adin txikikoekin lan egin zen, aipatzekoa da horietatik %30a imigrante familiengandik eratorriak zirela.

Kopuru hori handitu beharrean jeisten joateko, bakoitzak ahal duen neurrian bere laguntza eman behar duela uste dut: ekintzetan parte hartuz, jendea kontzientziatuz...

Artikulu txiki hau igo dut, komenigarria delako kanpoko gauzez gain bertokoez ere ohartzea.


Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Baztertze arriskua, Estadistikak, Bilbo

2010-01-09

Nire power pointa

Jarraian slidesharera igotako power pointa ikusteko aukera daukazue:

Power pointa adin txikikoen kontrako erasoaren inguruan dauden mitoen ingurukoa da. Mito horiek azaldu ditut, faltsuak direnak aipatuz.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Indarkeriaren mitoak, Nire power pointa

2010-01-08

Podomatic

Podomatic-en kontu bat zabaldu dut, honi buruz hitz egiteko baita ere.
Nahi izanez gero, bloggaren eskumaldean daukazue kontua.





Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Podomatic

2010-01-07

Komunikabideen trataera

Askotan pentsatu izan dugu komunikabideek edozein albisteren inguruan trataera ezegokia egiten dutela. Adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruko albisteetan ere horrelakoak ematen dira, horregatik, FAPMIk (Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil) pasadan urteko abenduan honako hau argitaratu zuen: “Los medios de comunicación deben comprometerse con la detección del Maltrato Infantil”.

Elkarte honek hainbat puntutan daukaten kezka azaltzen du:

1. Komunikabideek kasuen tratamendu ezegokia egiten dute, non garrantzi gehiago ematen zaion tratamendu sentzazionalista eta arduragabekeriari, errealitatearen isaladari baino.

2. Kasua kontatzeko hiztegi ezegokia erabiltzen dute, morbosoak diren gauzak nabarmenduz.

3. Komunikabideen aldetik errespetu falta nabaritzen da datu pertsonalen trataerarekin.

4. Arreta falta somatzen da adin txikikoen kontrako indarkeriari buruzko albisteetan, nabaritzen delako ez dutela informazio hori kontrastatu.

5. Komunikabideek eta beste instantzia batzuk, adin txikikoen kontrako indarkeriari aurre egiteko protokoloa zalantzan ipintzen dute.

FAPMIk honen inguruan infromazio gehiago jakin nahi izatekotan bere webgunera sartzera gonbidatzen gaitu.

Bukatzeko aipatu nahiko nuke, bost puntu horien ondorio bezala, albisteek atentzioa deituko duen zerbait kontatzen dutela, errealitatearen islada beharrean. Harrigarria iruditzen zait hain kasu gogorrekin horrelako gauzak egitea.




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Komunikabideen trataera, FAPMI, Adin txikikoak