Sarrera

Kaixo, Arantza Ituarte Mena naiz, Gizarte Hezkuntzako 2.mailako ikaslea. Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruan informazio ezberdina argitaratzen sahiatu naiz. Nire helburu nagusiena informazio ezberdina ematea eta zuek hausnarketara bultzatzea da. Bitakoraren eskumaldean inkesta bat daukazue, bitakora hobetzeko zer egin beharko nukeen adierazteko. Eskerrik asko zuen arretagatik.

2010-01-08

Haurren beharrizanak

Haurren beharrizanak hiru sail handitan bereiz daitezke: ezaugarri fisiko eta biologikoak, ezaugarri kognitiboak eta beharrizan sozial eta emozionalak. Taxonomia honen bitartez nahiz eta adin txikikoen kontrako indarkeriarik ez eman, haurrek ase gabe dituzten beharrizanak zeintzuk diren ikus genitzake. Planteamendu honekin haurren ongizatea hobetu daiteke eta familiako egoerez gain haurren ingurune ekologikoaren akatsak identifikatu daitezke. Ondorengo taulan oinarrizko beharrizanak eta arrisku egoeratzat hartzen direnak agertuko dira:


BeharrizanakArriskuak
a)Fisiko eta biologikoak
-ElikaduraElikadura urritasuna, gabezia…
-TenperaturaHotza etxebizitzan, ezetasuna, arropa eta oinetako falta…
-HigieneaDenborarik ez, leku aproposik ez, zarata…
-LoguraZikinkeria, parasitoak…
-Aktibitate fisikoak: kirola eta jokoakGorputzeko gelditasuna, joku eta lekuaren gabezia, inaktibitatea…
-Benetako arriskuen babesaEtxeko istripuak, zigor fisikoak, erasoak, kotxe istripuak…
-OsasunaKontrol falta, sintomen probokazioa, bakunaziorik eza…
b)Kognitiboak
-Estimulazio sentsorialaEstimulazio linguistikorik eza, eskasia sentsoriala, garapen ez organikoan atzerapena…
-Esplorazio soziala eta fisikoaEsplorazioan laguntzarik ez izatea, ingurune behartsua…
-Errealitate fisiko eta sozial ulertzeaEz entzun, ez erantzun, gezurrak esan, ikusmolde ezkorra, anomia edo balore antisozialak…
c)Emozionalak eta sozialak
-Segurtasun emozionalaBaztertzea, eskuragarri ez egoeta, ez erantzutea, ez hautematea…
-Erlazio sozialen sareaAislamendu soziala, lagunekin kontakatzeko ezintasuna, arriskuko lagunak…
-Parte hartzea eta autonomia progresiboaDependentzia…
-Imitazioa, jakinmina eta kontaktu sexualaEz entzun, ez erantzun, ez lasaitu, indarkeria sexuala…
-Irudiko arriskuen babesaEz entzun, ez erantzun, ez lasaitu, ahozko bortxaketa, mehatxuak, kontrola galtzea…
-Aisialdiko interakzioaDenbora eza…

Garrantzitsua da familian dauden egoera horiek aztertzea, gehienetan faktore horiek indarkeriarekin zer ikusia daukatelako.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Arriskuak, Beharrizanak, Taula

No hay comentarios:

Publicar un comentario