Sarrera

Kaixo, Arantza Ituarte Mena naiz, Gizarte Hezkuntzako 2.mailako ikaslea. Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruan informazio ezberdina argitaratzen sahiatu naiz. Nire helburu nagusiena informazio ezberdina ematea eta zuek hausnarketara bultzatzea da. Bitakoraren eskumaldean inkesta bat daukazue, bitakora hobetzeko zer egin beharko nukeen adierazteko. Eskerrik asko zuen arretagatik.

2010-01-03

Baina, nola aurre egin indarkeriari?

Indarkeria: adin nagusiko pertsona bat haur bat mintzen duenean ematen da. Arazo hau unibertsala da eta era batera edo bestera kultura eta gizarte guztietan ematen da. Umearen garapenean etenune bat suposatzen du eta kentzen ez diren ondorioak sor ditzake.

Axolagabekeria: nahigabe egiten den mina da.

Indarkeri motak:

• Fisikoa: golpeekin gorputza mintzen du.
• Emozionala: autoestima mintzen du, burla eta irainekin.
• Sexuala: umea behartzen du sexuarekin zerikusia duten aktibitateetan parte hartzera, alde intimoak ikutu edo begiratzetik, erlazio sexualak izaterarte.

Zelan hauteman daiteke indarkeria eta axolagabekeria?

Adierazle batzuk:

• Portaera: parte ez artesa, agresibitatea, autoagresibitatea…
• Funtzioak:
o Logura: insomnioa, hipersomnioa, amesgaiztoa…
o Elikadura: anorexia, bulimia…
o Beste batzuk: buruko min gogorra, enuresisa…
• Sexualitatean: nahi eza edo gehiegizko nahia.
• Ikastaldian: ulertzeko zailtasuna.
• Gorputzekoak: kolpeak, erredurak…
• Gizartekoak: prostituzioa, adikzioak, gaizkiletasuna…

Zelan aurre egin daiteke axolagabekeri eta indarkeriari?

Autoprotekziorako faktoreak:

• Autoestima: haur guztiak garrantzitsuak direla jakin behar dute.
• Eskubidea: haur guztiek bere babeserako eskubidea daukate, garapena hobeto eman dadin.
• Fereka: uko egin behar da nahi ez direnean.
• Errua: inoiz ez da haurrarena.

Autoprotekzioaren erregela garrantzitsuena honako hau da:

EZETZ ESAN-LEKUTIK IHES EGIN-KONTATU


Indarkeriari nola aurre egin gaiaren inguruan liburua asko argitaratu dira eta nire ustez erabilgarriak izan daitezke gehiegikeriari aurre egiteko. Horrez gain, garrantzitsua deritzot arazo honi aurre egiteko jendea gai honen inguruan kontzientzia.




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Indarkeri motak, Autoprotekzioa

No hay comentarios:

Publicar un comentario