Sarrera

Kaixo, Arantza Ituarte Mena naiz, Gizarte Hezkuntzako 2.mailako ikaslea. Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruan informazio ezberdina argitaratzen sahiatu naiz. Nire helburu nagusiena informazio ezberdina ematea eta zuek hausnarketara bultzatzea da. Bitakoraren eskumaldean inkesta bat daukazue, bitakora hobetzeko zer egin beharko nukeen adierazteko. Eskerrik asko zuen arretagatik.

2010-01-20

Podcast: Abandono infantil --> niños de la calle

Umeak betirako alde batera usteaz hitz egiten duen podcast bat aurkitu dut:

Abandono infantil: niños de la calle: "Es una reflexión en voz alta de una alumna de secundaria sobre el tema del abandono infantil"


Horrez gain, lehen aipatu bezala podomaticen harpidetu naiz eta bertan sarrera bat idatzi dut. Ikusi nahi izanez gero hemen daukazue linka: aranitu.podomatic





Bloglaxia Tags:

Technorati Tags: Podomatic,Podcast,Abandono infantil

Heroina multimedia

Hona hemen Heroinaren inguruan Nahia Sanzek, Amaia Paniaguak, Ainhoa Uriartek eta laurok egin dugun multimedia. Esan beharra dago, movie maker programa erabiltzen genuen lehenengo aldia zela, baina azkenean nahiko gustora geratu ginela emaitzarekin.




Bloglaxia Tags:
Technorati Tags: Heroina,Multimedia

Podcast

Amnistia internazionalak adin txikikoen zentruetan indarkeriazko portaerak daudela salatu zuen pasadan urteko abenduaren 16an.


Podcasta ikusteko hemen daukazue linka.



Bloglaxia Tags:
Technorati Tags: Amnistia Internazionala,Indarkeria,Podcast

Indarkeria sexualaren aldiak

Jarraian youtubera nik igotako bidea ikusi ahal izango duzue. Bideoa egiteko indarkeria sexualean zentratu nahiz, aldi ezberdinetan hain zuzen.





Bloglaxia Tags:
Technorati Tags: Indarkeria sexuala,Nire bideoa

Bigarren bitakoraren aipamena




Bigarren bitakoraren aipamena egiteko Munduko haurrak bitakora aukeratu dut, haurren errealitate ezberdinez hitz egiten duelako eta han agertzen diren gai ezberdinak oso interesgarriak iruditu zaizkidalako. Bertan, haurren esplotazio sexualaz, elikadura urriaz, lan esplotazioaz, munduko haurren egoera ezberdinez, Haitiko lurrikara haurrengan izan dituen ondorioez... mintzatzen da.




Bloglaxia Tags:
Technorati Tags: Bitakoraren aipamena,Munduko haurrak

2010-01-19

Internet bidezko inkestaren tutoriala

Tutorial honetan interneten bidez, doodle webgunean, inkesta bat nola egin azaldu dugu:

(Ezin izan dut bideoa youtubera igo, ERROR al subir ipintzen duelako. Youtuben harpidetu naiz eta beste bideo batzuk igotzea lortu dut baina hau ezin izan dut. Horregatik bloggera zuzenean igo dut)

video


Bloglaxia Tags:
Technorati Tags: Doodle,Tutoriala

2010-01-17


HILTZEKO MODU ASKO DAUDE


Sabeletik aizto bat sartuz,


ogia kenduz,


gaixotasun bat ez sendatuz,


etxebizitza oker batean sartuz,


buruz beste egitera bultzatuz,


lan esplotazioaz,


gerrara eramanez,


babesa desagertuz,


psikologikoki...




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Hiltzeko moduak

Haitiko lurrikara

Uste dut komenigarraia dela Haitin gertatuko lurrikarak haurrengan izan dituen ondorioak nire bitakoran aipatzea. Biztanleriaren portzentai oso nagusia haurrak dira eta momentu honetan hildakoez gain, umezurtz eta laguntzarik gabe dauden milioika haur daude. Haitin dagoeneko zeukaten egoera oso latsa bazen ere lurrikararekin okerrera egin du. Gainera bertan ez daukate hondamendi horri aurre egiteko baliabiderik.

Horrez gain adierazi nahiko nuke, beste egunean albisteak ikustean lurrikaran Espainako bi pertsona hil zirela aipatu zutela. Bi pertsona horiei Haitin hil diren guztiei baino askoz ere garrantzi handiagoa eman zieten, soilik bertokoak izateagatik. Benetan, liluratuta geratu nintzen.

2010-01-16

Lehenengo bitakoraren aipamena

Umeak munduan bitakoraren aipamena egin nahi dut, nire bitakorarekin zer ikusia duten gaiak jorratzen dituelako. Bitakora hau nirea baino askoz orokorragoa da, munduan zehar umeek jasaten dituzten bidegabekeri ezberdinak salatzen dituelako. Bertan, haurren esplotazio laboralaz, sida eta haurrez, berdintasunaz eta beste hainbat gauzez hitz egiten du.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Bitakoraren aipamena, Umeak munduan

Estadistikak Bilbon

2009an Bilbon baztertze arriskuan zeuden 2.400 adin txikikoekin lan egin zen, aipatzekoa da horietatik %30a imigrante familiengandik eratorriak zirela.

Kopuru hori handitu beharrean jeisten joateko, bakoitzak ahal duen neurrian bere laguntza eman behar duela uste dut: ekintzetan parte hartuz, jendea kontzientziatuz...

Artikulu txiki hau igo dut, komenigarria delako kanpoko gauzez gain bertokoez ere ohartzea.


Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Baztertze arriskua, Estadistikak, Bilbo

2010-01-13

Getxolandia-ko arazoa

Pasadan hilabetean, abenduaren 31an, 66 urtetako gizon heldu bat atxilotu zuten Getxolandian (Getxoko jolas parke batean) adin txikiko nesken alde pertsonalak ikutzeagatik. Bere estrategia jolasetako ilaretan beraien atzean ipintzea eta horrela, jendea konturatu gabe nesken alde intimoak ikutzea zen. Gainera, nahiz eta neskek beraren jokabidea aurpegiratu, gizonak bere horretan jarraitu zuen poziliak atxilotu zuen arte.

Orain irakurri dut albiste hau eta komenigarria iruditu zait hemen idaztea, gabon gauetan Getxolandian ibili naizelako nire lehengusu txikia zaintzen eta inolaz ere ez nukeelako pentsatuko horrelako jendea hortik ibiliko zenik. Horregatik esan nahi dut, askotan uste dugula gure inguruan inoiz ez direla horrelako gauzak gertatuko baina askotan gure aurpegiaren aurrean gertatzen dira, konturatu gabe.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Getxolandia, Gazteak ikutu, Gizon zaharra

2010-01-09

Nire power pointa

Jarraian slidesharera igotako power pointa ikusteko aukera daukazue:

Power pointa adin txikikoen kontrako erasoaren inguruan dauden mitoen ingurukoa da. Mito horiek azaldu ditut, faltsuak direnak aipatuz.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Indarkeriaren mitoak, Nire power pointa

2010-01-08

Podomatic

Podomatic-en kontu bat zabaldu dut, honi buruz hitz egiteko baita ere.
Nahi izanez gero, bloggaren eskumaldean daukazue kontua.





Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Podomatic

Haurren beharrizanak

Haurren beharrizanak hiru sail handitan bereiz daitezke: ezaugarri fisiko eta biologikoak, ezaugarri kognitiboak eta beharrizan sozial eta emozionalak. Taxonomia honen bitartez nahiz eta adin txikikoen kontrako indarkeriarik ez eman, haurrek ase gabe dituzten beharrizanak zeintzuk diren ikus genitzake. Planteamendu honekin haurren ongizatea hobetu daiteke eta familiako egoerez gain haurren ingurune ekologikoaren akatsak identifikatu daitezke. Ondorengo taulan oinarrizko beharrizanak eta arrisku egoeratzat hartzen direnak agertuko dira:


BeharrizanakArriskuak
a)Fisiko eta biologikoak
-ElikaduraElikadura urritasuna, gabezia…
-TenperaturaHotza etxebizitzan, ezetasuna, arropa eta oinetako falta…
-HigieneaDenborarik ez, leku aproposik ez, zarata…
-LoguraZikinkeria, parasitoak…
-Aktibitate fisikoak: kirola eta jokoakGorputzeko gelditasuna, joku eta lekuaren gabezia, inaktibitatea…
-Benetako arriskuen babesaEtxeko istripuak, zigor fisikoak, erasoak, kotxe istripuak…
-OsasunaKontrol falta, sintomen probokazioa, bakunaziorik eza…
b)Kognitiboak
-Estimulazio sentsorialaEstimulazio linguistikorik eza, eskasia sentsoriala, garapen ez organikoan atzerapena…
-Esplorazio soziala eta fisikoaEsplorazioan laguntzarik ez izatea, ingurune behartsua…
-Errealitate fisiko eta sozial ulertzeaEz entzun, ez erantzun, gezurrak esan, ikusmolde ezkorra, anomia edo balore antisozialak…
c)Emozionalak eta sozialak
-Segurtasun emozionalaBaztertzea, eskuragarri ez egoeta, ez erantzutea, ez hautematea…
-Erlazio sozialen sareaAislamendu soziala, lagunekin kontakatzeko ezintasuna, arriskuko lagunak…
-Parte hartzea eta autonomia progresiboaDependentzia…
-Imitazioa, jakinmina eta kontaktu sexualaEz entzun, ez erantzun, ez lasaitu, indarkeria sexuala…
-Irudiko arriskuen babesaEz entzun, ez erantzun, ez lasaitu, ahozko bortxaketa, mehatxuak, kontrola galtzea…
-Aisialdiko interakzioaDenbora eza…

Garrantzitsua da familian dauden egoera horiek aztertzea, gehienetan faktore horiek indarkeriarekin zer ikusia daukatelako.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Arriskuak, Beharrizanak, Taula

2010-01-07

Komunikabideen trataera

Askotan pentsatu izan dugu komunikabideek edozein albisteren inguruan trataera ezegokia egiten dutela. Adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruko albisteetan ere horrelakoak ematen dira, horregatik, FAPMIk (Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil) pasadan urteko abenduan honako hau argitaratu zuen: “Los medios de comunicación deben comprometerse con la detección del Maltrato Infantil”.

Elkarte honek hainbat puntutan daukaten kezka azaltzen du:

1. Komunikabideek kasuen tratamendu ezegokia egiten dute, non garrantzi gehiago ematen zaion tratamendu sentzazionalista eta arduragabekeriari, errealitatearen isaladari baino.

2. Kasua kontatzeko hiztegi ezegokia erabiltzen dute, morbosoak diren gauzak nabarmenduz.

3. Komunikabideen aldetik errespetu falta nabaritzen da datu pertsonalen trataerarekin.

4. Arreta falta somatzen da adin txikikoen kontrako indarkeriari buruzko albisteetan, nabaritzen delako ez dutela informazio hori kontrastatu.

5. Komunikabideek eta beste instantzia batzuk, adin txikikoen kontrako indarkeriari aurre egiteko protokoloa zalantzan ipintzen dute.

FAPMIk honen inguruan infromazio gehiago jakin nahi izatekotan bere webgunera sartzera gonbidatzen gaitu.

Bukatzeko aipatu nahiko nuke, bost puntu horien ondorio bezala, albisteek atentzioa deituko duen zerbait kontatzen dutela, errealitatearen islada beharrean. Harrigarria iruditzen zait hain kasu gogorrekin horrelako gauzak egitea.




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Komunikabideen trataera, FAPMI, Adin txikikoak

2010-01-03

Sarah

Power point honetan Sarahren istorioa azaltzen da.
Irakurri eta husnartzera gonbidatzen zaituztet.





Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Sarah, Powerpointa

Baina, nola aurre egin indarkeriari?

Indarkeria: adin nagusiko pertsona bat haur bat mintzen duenean ematen da. Arazo hau unibertsala da eta era batera edo bestera kultura eta gizarte guztietan ematen da. Umearen garapenean etenune bat suposatzen du eta kentzen ez diren ondorioak sor ditzake.

Axolagabekeria: nahigabe egiten den mina da.

Indarkeri motak:

• Fisikoa: golpeekin gorputza mintzen du.
• Emozionala: autoestima mintzen du, burla eta irainekin.
• Sexuala: umea behartzen du sexuarekin zerikusia duten aktibitateetan parte hartzera, alde intimoak ikutu edo begiratzetik, erlazio sexualak izaterarte.

Zelan hauteman daiteke indarkeria eta axolagabekeria?

Adierazle batzuk:

• Portaera: parte ez artesa, agresibitatea, autoagresibitatea…
• Funtzioak:
o Logura: insomnioa, hipersomnioa, amesgaiztoa…
o Elikadura: anorexia, bulimia…
o Beste batzuk: buruko min gogorra, enuresisa…
• Sexualitatean: nahi eza edo gehiegizko nahia.
• Ikastaldian: ulertzeko zailtasuna.
• Gorputzekoak: kolpeak, erredurak…
• Gizartekoak: prostituzioa, adikzioak, gaizkiletasuna…

Zelan aurre egin daiteke axolagabekeri eta indarkeriari?

Autoprotekziorako faktoreak:

• Autoestima: haur guztiak garrantzitsuak direla jakin behar dute.
• Eskubidea: haur guztiek bere babeserako eskubidea daukate, garapena hobeto eman dadin.
• Fereka: uko egin behar da nahi ez direnean.
• Errua: inoiz ez da haurrarena.

Autoprotekzioaren erregela garrantzitsuena honako hau da:

EZETZ ESAN-LEKUTIK IHES EGIN-KONTATU


Indarkeriari nola aurre egin gaiaren inguruan liburua asko argitaratu dira eta nire ustez erabilgarriak izan daitezke gehiegikeriari aurre egiteko. Horrez gain, garrantzitsua deritzot arazo honi aurre egiteko jendea gai honen inguruan kontzientzia.




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Gizarte Hezkuntza,Indarkeri motak, Autoprotekzioa

2009-12-28

Azaroaren 19a

Adin txikikoen kontrako indarkeria mundu osoko herrialdeetan ematen den arazoa da. Horregatik, azaroaren 19an adin txikikoen kontrako indarkeria aurreikusteko eguna da. Ekimen hau FCMMek (Fundación de la Cumbre Mundial de la mujer) darama aurrera eta bertan 149 erakundek hartzen dute parte.

Haurren eskubideen hitzarmeneko 19. artikuluan adierazten da estatuak haurrak edozein motatako indarkeriatik babesteko beharra daukala. Indarkeria hori gurasoengandik edo eta beste pertsona batzuengandik eratorria izan daiteke. Beste pertsona horiek amaordeak, aitaordeak edo bestelakoak izan daitezke.

Baina, nahiz eta aipatu bezala haurrek indarkeria ez jasateko eskubidea daukaten, askok ezin dute eskubide hori aurrera eraman.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Egun mundiala, Azaroaren 19a, FCMM

2009-12-14

Haurren eskubideen aldarrikapena

Garrantzitsua deritzot blog honetan haurren eskubideen aldarrikapena aipatzea. Lehen aldarrikapena, Geneveko aldarrikapena, 1942koa da. Neurri hori Lehen Mundu Gerraren ostean hartu zen, seguruenik gerrak haurrengan eduki zituen ondorio ikaragarriengatik. Aldarrikapen horrek estatuari eta gizarteari ematen die umeen etorkizuna bermatzeko erantzukizuna.
1959ko azaroan, Nazio Batuen Batzar nagusiak Haurraren Eskubideen aldarrikapena onartu zuen.

Aldarrikapenean adin txikikoen eskubide hauek agertzen dira:


1. Berdintasun eskubidea, arraza, erlijio edo nazionalitateagatik desberdintasunik egin gabe.

2. Babes berezia, garapen fisiko, mental eta sozialerako aukerak eta zerbitzuak izateko eskubidea askatasun eta duintasun egoeran.

3. Izena eta nazionalitatea izateko eskubidea.

4. Osasuna, elikadura, etxebizitza eta aisialdia izateko eskubidea.

5. Elbarritasun fisiko, sozial edo mentala daukaten umeek hezkuntza eta zainketa bereziak izateko eskubidea daukate.

6. Gurasoen babesean eta erantzukizunean edo maitasuneko eta segurtasun moral eta materialeko giroan hazteko eskubidea. Gizarteak eta agintari publikoen betebeharra izango da bereziki familiarik edo bizirauteko baliabiderik ez daukaten haurrak zaintzea.

7. Hezkuntza jasotzeko eta jolaserako astiaz gozatzeko eskubidea.

8. Egoera guztietan, babesa eta laguntza jasotzen duten lehenengoen artean egoteko eskubidea.

9. Utzikeria, ankerkeria eta esplotazio mota guztien aurka babesa jasotzeko eskubidea. Haurrek ezin izango dute adin zehatz batera heldu baino lehenago lanik egin.

10. Herrien arteko elkartasun, ulertze, adiskidetasun eta justiziako ideiekin hazteko eskubidea.


Eskubide hauek aipatu ditut, haurrak indarkeria ez jasotzeko eskubideaz gain ze beste hainbat eskubide dituen ikusteko.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Eskubideen aldarrikapena, Haurrak

2009-10-31

Web 2.0ari buruzko mapa kontzeptuala

Hona hemen Nahia Sanzek eta biok ( Arantza Ituarte ) egindako Web 2.0ari buruzko mapa kontzeptuala:




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Mapa kontzeptuala, Web2.0

2009-10-21

WEB 2.0ari buruzko hausnarketa

Industria gizartetik ezagutzaren gizartera igaro gara, objektuak trukatzetik kontzeptuak trukatzera. Ezagutzaren gizarte honetan ezagutza daukanak produkzioa edukiko du. Azken hamarkadan teknologiaren arloan aldaketak egon dira eta horrek gizarte eta kultur arloko ohiturak aldatu ditu. Bestalde, internet itzelezko iraultza izan dela aipatu behar da. Iraultza honetan gizarte bazterketarik ez egoteko eta parte hartze aktiboa izateko etengabeko hezkuntza eman beharko da. Internetek hizkuntza propioa dauka eta hizkuntza hori aldatuz joan daiteke, oso azkar gainera, beraz hortik kanpo ez geratzeko beharrezkoa da etengabeko hezkuntza hori.

Internet garatuz joan da sortu zenetik, eta hemendik aurrera garatzen jarraituko da, gero eta abiadura bizkorragoan. Ezagutzaren gizartean beharrezkoa da alfabetatze digitala, irakurtzen eta idazten jakiteaz gain, informazioa ezagutza bihurtzeko, eta hori gizarteko lankidetza eta eraldaketa elementu bihurtzeko gai izan behar da.

Gaur egungo interneten ikuskerak ez dauka zer ikusirik duela urte batzukoarekin. Internet erabiltzen duten pertsonak ez dira kontsumitzaileak soilik, sortzaileak ere badira. Subjektu aktiboak dira, sareko protagonistak. Erabilera berri horri Web 2.0 deritzo eta sareko pertsonen partea hartzea bilatzen du. Horrez gain, errez erabiltzen da eta egunero berriztatzen da informazioa.

Web 2.0ak hezkuntzan ekarpen handiak egin ditu, hezkuntza ikusteko modu berriak azalduz. Hala ere, Web 2.0aren inguruan azalpen gehiago egon beharko liratekeela uste dut, erraz ikusten dudalako honekin jendea baztertua geratzea. Aipatu nahi dut baita ere, Web 2.0 honetan, sare sozialak sartuko liratekeela, tuenti eta facebook bezalakoak. Horiek internetari begira aurrerakada izugarria izan dira, web-orri berberean argazkiak, bideoak zein soinuak sartu daitezkeelako, pertsona askorekin kontaktuan ipini zaitezkeelako momentu berean eta beste hainbat arrazoirengatik. Baina beti ere horien erabilera ona erakutsi behar da, inolako problemarik ez sortzeko. Hori ez da ematen eta horregatik askotan arazoak sortzen dira.

Etorkizunean internet gero eta gehiago garatuko da, horregatik beharrezkoa ikusten dut etengabeko hezkuntza, arazoak egon ez daitezen eta erabilera ona egiteko.




Blogalaxia Tags:
Technorati tags: Gizarte Hezkuntza,Ezagutzaren gizartea, Web2.0, Hausnarketa