Askotan pentsatu izan dugu komunikabideek edozein albisteren inguruan trataera ezegokia egiten dutela. Adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruko albisteetan ere horrelakoak ematen dira, horregatik, FAPMIk (Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil) pasadan urteko abenduan honako hau argitaratu zuen: “Los medios de comunicación deben comprometerse con la detección del Maltrato Infantil”.
Elkarte honek hainbat puntutan daukaten kezka azaltzen du:
1. Komunikabideek kasuen tratamendu ezegokia egiten dute, non garrantzi gehiago ematen zaion tratamendu sentzazionalista eta arduragabekeriari, errealitatearen isaladari baino.
2. Kasua kontatzeko hiztegi ezegokia erabiltzen dute, morbosoak diren gauzak nabarmenduz.
3. Komunikabideen aldetik errespetu falta nabaritzen da datu pertsonalen trataerarekin.
4. Arreta falta somatzen da adin txikikoen kontrako indarkeriari buruzko albisteetan, nabaritzen delako ez dutela informazio hori kontrastatu.
5. Komunikabideek eta beste instantzia batzuk, adin txikikoen kontrako indarkeriari aurre egiteko protokoloa zalantzan ipintzen dute.
FAPMIk honen inguruan infromazio gehiago jakin nahi izatekotan bere webgunera sartzera gonbidatzen gaitu.
Bukatzeko aipatu nahiko nuke, bost puntu horien ondorio bezala, albisteek atentzioa deituko duen zerbait kontatzen dutela, errealitatearen islada beharrean. Harrigarria iruditzen zait hain kasu gogorrekin horrelako gauzak egitea.
Blogalaxia Tags: Komunikabideen trataera, FAPMI, Adin txikikoak
Technorati Tags: Komunikabideen trataera, FAPMI, Adin txikikoak
No hay comentarios:
Publicar un comentario