Sarrera

Kaixo, Arantza Ituarte Mena naiz, Gizarte Hezkuntzako 2.mailako ikaslea. Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruan informazio ezberdina argitaratzen sahiatu naiz. Nire helburu nagusiena informazio ezberdina ematea eta zuek hausnarketara bultzatzea da. Bitakoraren eskumaldean inkesta bat daukazue, bitakora hobetzeko zer egin beharko nukeen adierazteko. Eskerrik asko zuen arretagatik.

2009-12-28

Azaroaren 19a

Adin txikikoen kontrako indarkeria mundu osoko herrialdeetan ematen den arazoa da. Horregatik, azaroaren 19an adin txikikoen kontrako indarkeria aurreikusteko eguna da. Ekimen hau FCMMek (Fundación de la Cumbre Mundial de la mujer) darama aurrera eta bertan 149 erakundek hartzen dute parte.

Haurren eskubideen hitzarmeneko 19. artikuluan adierazten da estatuak haurrak edozein motatako indarkeriatik babesteko beharra daukala. Indarkeria hori gurasoengandik edo eta beste pertsona batzuengandik eratorria izan daiteke. Beste pertsona horiek amaordeak, aitaordeak edo bestelakoak izan daitezke.

Baina, nahiz eta aipatu bezala haurrek indarkeria ez jasateko eskubidea daukaten, askok ezin dute eskubide hori aurrera eraman.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Egun mundiala, Azaroaren 19a, FCMM

2009-12-14

Haurren eskubideen aldarrikapena

Garrantzitsua deritzot blog honetan haurren eskubideen aldarrikapena aipatzea. Lehen aldarrikapena, Geneveko aldarrikapena, 1942koa da. Neurri hori Lehen Mundu Gerraren ostean hartu zen, seguruenik gerrak haurrengan eduki zituen ondorio ikaragarriengatik. Aldarrikapen horrek estatuari eta gizarteari ematen die umeen etorkizuna bermatzeko erantzukizuna.
1959ko azaroan, Nazio Batuen Batzar nagusiak Haurraren Eskubideen aldarrikapena onartu zuen.

Aldarrikapenean adin txikikoen eskubide hauek agertzen dira:


1. Berdintasun eskubidea, arraza, erlijio edo nazionalitateagatik desberdintasunik egin gabe.

2. Babes berezia, garapen fisiko, mental eta sozialerako aukerak eta zerbitzuak izateko eskubidea askatasun eta duintasun egoeran.

3. Izena eta nazionalitatea izateko eskubidea.

4. Osasuna, elikadura, etxebizitza eta aisialdia izateko eskubidea.

5. Elbarritasun fisiko, sozial edo mentala daukaten umeek hezkuntza eta zainketa bereziak izateko eskubidea daukate.

6. Gurasoen babesean eta erantzukizunean edo maitasuneko eta segurtasun moral eta materialeko giroan hazteko eskubidea. Gizarteak eta agintari publikoen betebeharra izango da bereziki familiarik edo bizirauteko baliabiderik ez daukaten haurrak zaintzea.

7. Hezkuntza jasotzeko eta jolaserako astiaz gozatzeko eskubidea.

8. Egoera guztietan, babesa eta laguntza jasotzen duten lehenengoen artean egoteko eskubidea.

9. Utzikeria, ankerkeria eta esplotazio mota guztien aurka babesa jasotzeko eskubidea. Haurrek ezin izango dute adin zehatz batera heldu baino lehenago lanik egin.

10. Herrien arteko elkartasun, ulertze, adiskidetasun eta justiziako ideiekin hazteko eskubidea.


Eskubide hauek aipatu ditut, haurrak indarkeria ez jasotzeko eskubideaz gain ze beste hainbat eskubide dituen ikusteko.



Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Eskubideen aldarrikapena, Haurrak