Sarrera

Kaixo, Arantza Ituarte Mena naiz, Gizarte Hezkuntzako 2.mailako ikaslea. Blog honetan, adin txikikoen kontrako indarkeriaren inguruan informazio ezberdina argitaratzen sahiatu naiz. Nire helburu nagusiena informazio ezberdina ematea eta zuek hausnarketara bultzatzea da. Bitakoraren eskumaldean inkesta bat daukazue, bitakora hobetzeko zer egin beharko nukeen adierazteko. Eskerrik asko zuen arretagatik.

2009-10-31

Web 2.0ari buruzko mapa kontzeptuala

Hona hemen Nahia Sanzek eta biok ( Arantza Ituarte ) egindako Web 2.0ari buruzko mapa kontzeptuala:




Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Mapa kontzeptuala, Web2.0

2009-10-22

Egon ezina





Blogalaxia Tags:
Technorati Tags: Egon ezina

2009-10-21

WEB 2.0ari buruzko hausnarketa

Industria gizartetik ezagutzaren gizartera igaro gara, objektuak trukatzetik kontzeptuak trukatzera. Ezagutzaren gizarte honetan ezagutza daukanak produkzioa edukiko du. Azken hamarkadan teknologiaren arloan aldaketak egon dira eta horrek gizarte eta kultur arloko ohiturak aldatu ditu. Bestalde, internet itzelezko iraultza izan dela aipatu behar da. Iraultza honetan gizarte bazterketarik ez egoteko eta parte hartze aktiboa izateko etengabeko hezkuntza eman beharko da. Internetek hizkuntza propioa dauka eta hizkuntza hori aldatuz joan daiteke, oso azkar gainera, beraz hortik kanpo ez geratzeko beharrezkoa da etengabeko hezkuntza hori.

Internet garatuz joan da sortu zenetik, eta hemendik aurrera garatzen jarraituko da, gero eta abiadura bizkorragoan. Ezagutzaren gizartean beharrezkoa da alfabetatze digitala, irakurtzen eta idazten jakiteaz gain, informazioa ezagutza bihurtzeko, eta hori gizarteko lankidetza eta eraldaketa elementu bihurtzeko gai izan behar da.

Gaur egungo interneten ikuskerak ez dauka zer ikusirik duela urte batzukoarekin. Internet erabiltzen duten pertsonak ez dira kontsumitzaileak soilik, sortzaileak ere badira. Subjektu aktiboak dira, sareko protagonistak. Erabilera berri horri Web 2.0 deritzo eta sareko pertsonen partea hartzea bilatzen du. Horrez gain, errez erabiltzen da eta egunero berriztatzen da informazioa.

Web 2.0ak hezkuntzan ekarpen handiak egin ditu, hezkuntza ikusteko modu berriak azalduz. Hala ere, Web 2.0aren inguruan azalpen gehiago egon beharko liratekeela uste dut, erraz ikusten dudalako honekin jendea baztertua geratzea. Aipatu nahi dut baita ere, Web 2.0 honetan, sare sozialak sartuko liratekeela, tuenti eta facebook bezalakoak. Horiek internetari begira aurrerakada izugarria izan dira, web-orri berberean argazkiak, bideoak zein soinuak sartu daitezkeelako, pertsona askorekin kontaktuan ipini zaitezkeelako momentu berean eta beste hainbat arrazoirengatik. Baina beti ere horien erabilera ona erakutsi behar da, inolako problemarik ez sortzeko. Hori ez da ematen eta horregatik askotan arazoak sortzen dira.

Etorkizunean internet gero eta gehiago garatuko da, horregatik beharrezkoa ikusten dut etengabeko hezkuntza, arazoak egon ez daitezen eta erabilera ona egiteko.




Blogalaxia Tags:
Technorati tags: Gizarte Hezkuntza,Ezagutzaren gizartea, Web2.0, Hausnarketa